Ernai deituta 'Gernikako Gazteak Harro' asanblada irekia Astran (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Ernaik deituta, ‘Gernikako Gaztiok Harro’ asanblada irekia egingo dute Astran, ekainaren 24an (zapatua), 12:00etan.
“Ekaina heltzen denean normala izaten da aniztasunaren aldeko lelo edo mezuak entzutea. Hala ere, gaur egun, zisheteropatriarkatutik ateratzen garen Gernikako gazteok ez dugu gure sexualitetea era libre batean bizitzeko edo partekatzeko asmorik”, adierazi dute. Euren kontrako pintaketak edo erasoak eman arren, diotenez, ez dute herri mailan euren eskubideen alde borrokatzeko talderik. Ondorioz, aliantza transmaribibolloak eraikitzen hasi gura dute, eta kezka, beldur zein bizipenak partekatzeko asanblada irekia deitu dute.