'Ereño: Harrobi Gorriaren misterioa', bisita gidatua
Ereño. Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, Ereño: Harrobi Gorriaren misterioa bisita gidatua, 6 urtetik aurrerakoentzat, maiatzaren 8an, 11:00etatik 13:00etara, udaletxean hasita.
Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako arroka apaingarri famatuenaren sekretuak ezagutzeko ibilbide geologiko gidatua da: “Urdaibaiko hainbat tokitan zehar, kolore gorrixkako harriak aurki ditzakegu, arroka mota hau nazioartean oso ezaguna da. Ereño-Arteagako harrobi zaharrean, misterio hori argituko dugu bertako arrokak behatu eta ezagutuz”.
Izen ematea (3 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.