Ereño Arte eta Natura Behatokira bisita gidatua
Gaueko esperientzia soinuekin Arte eta Natura Ereño Behatokira bisita gidatua, uztailaren 20an (zapatua), 21:30etan. Alber Palomera eta Rober Garay (LePatafisicGabinet) artistek gidatuta.
Udaletxe parean jarri dute hitzordua eta handik abiatuko dira (oinez 2 km inguruko ibilbidea egingo dute). Talde mugatuak daudenez, aurretiaz izena eman behar da 94-625 46 21 telefono zenbakira deituta.