'Erein herria' (Ea)
Erein herria parte hartze prozesua egingo dute Ean, irailaren 20an eta 21ean. Eako erreka ardatz, presatik herrigunerako eremuaren eta papelera zaharreko lurren etorkizuna marrazteko parte hartze prozesua da.
Bertaratzea baieztatu behar da 649 354 834 telefono zenbakira deituta edo kultura.ea@bizkaia.org helbidera idatzita.
Irailaren 20an (barikua) 18:00etatik 20:00etara batzartuko dira Eskolondo. Aurkezpena egingo dute eta Olatik herrigunera eta presatik Irutara arteko eremuez ariko dira. Lehen batzar teknikoa izango da. Diagnostikoa egin eta proposamenak landuko dituzte.
Irailaren 21ean (zapatua) bigarren batzar teknikoa egingo dute Eskolondon, 10:30etik 13:30era. Papelerako eremuaren etorkizunaz ariko dira. Diagnostikoa egin eta proposamenak aztertuko dituzte.
16:30etik 18:00era, berriz, parte hartze prozesu honetan ateratako hausnarketen sozializazioa egingo dute, eta 12 urtetik gorako gazteentzat tailerra.