'Eraiki mikroskopio bat' (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Eraiki mikroskopio bat martxoaren 19an (zapatua), 11:00etatik 12:30era, Ekoetxea Urdaibain (9 urtetik gorakoentzat). Tabletaren edo mugikorraren kamerarekin bateragarria den mikroskopio bat egiten ikasiko dute partaideek.
Izen ematea (3 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.