Energia komunitate bat sortzeko herri bilera (Ajangiz)
Ajangiz. Udalak herri bilera deitu du abenduaren 14rako (eguena), 19:00etan kultur etxean. Energia komunitate bat sortzeko lehenengo pausoak emateari buruzkoa izango da, eta Barrizar energia zerbitzukoek energia komunitateen funtzioez berba egingo dute, baita sorreran eman beharreko pausoez eta ekintzez ere.