Emakumeen Nazioarteko Eguneko irteera (Forua)
Forua. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, irteera antolatu du Foruko Udalak martxoaren 9an [zapatua], udaletxetik hasita. Goizean Salinas de Añanatik bisita gidatua egingo dute, eta eguerdian Vinoteca Arlobi Aterpe Berezian aperitifa jango dute. Ostean, bazkaria Casa Areso jatetxean (Murgian).
Interesatuek izena eman beharko dute martxoaren 1 baino lehenago, Foruko J M Torrealdai Kultur Etxean. Foruan erroldatuek 45 euro ordaindu beharko dituzte; gainontzekoek, 50 euro.