'Elkarrekin giza-eskubideen defentsan' foru ibiltaria (Ea)
Ea. Hilaren 14an, 18:30ean, eatarrek Herri Babesareak antolatutako giza eskubideen aldeko foru ibiltarian parte hartzeko aukera edukiko dute. Gainera, udal gobernu taldeak Maria Velasquezi eta Lorena Peñari harrera instituzionala egingo die, udal bilkura aretoan. Velasquez Guatemalako emakume sektoreko kidea da; Peña, aldiz, El Salvadorreko FMLNko partaidea. Jarraian hitzaldia ere egingo dute. Guztia doan izango da, edukiera bete arte.