'Elizak lotuz' ibilaldia
Eskualdeko elizetatik, Elizak lotuz ibilaldia egingo dute martxoaren 18an. Gernika-Lumoko Errenteria auzoko San Bartolome parrokian jarri dute ordua 10:00etan. 12:30ean, Kortezubiko elizan meza emango dute, eta aurretik, umeentzako jolasak egongo dira. Mezaren ondoren, Gernika-Lumora buelta egingo dute. Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du.
San Bartolome Kalea, 48300 Errenteria, Bizkaia.