Elena Setien-en kontzertua (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Elena Setienek kontzertua eskainiko du otsailaren 17an (zapatua), 19:00etatik aurrera, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.
Bere hastapenean formazio klasikoa eta jazz modernoan sakondu bazuen ere, ibilbide luzea dauka Elena Setien donostiarrak. Europako herrialde nagusietan, Kanadan zein Estatu Batuetan eskaini ditu kontzertuak, eta azken herrialde horretako Thrill Jockey diskoetxeagaz argitaratu du bere azken lana.