Ekoetxea Urdaibaiko ekitaldiak (Busturia)
Ikasleak Ekoetxea Urdaibairen Eskola Programa Didaktikoan. Argazkia: Ekoetxea Urdaibai – 09:00-15:00. ZETAZEOAK 10ETAN PRO. Irteera espezializatu honetan itsas faunaren aberastasuna ezagutuko dugu, 20 millataraino ateraz eta 2000 metro baino gehiagoko sakontasunean bizi diren espezieak ikuskatzeko (Cuvier baleak, katxaloteak, etab.). 14 urtetik aurrerako pertsonei zuzendua. Tarifa: 48€.
– 10:00-14:00. AZTARNEN BILA. Animalia ezberdinen aztarna eta oinatzak identifikatzeko artaditik trekking ibilbidea. Adina: 10 urtetik gorakoak. Tarifa: 9€.
– 11:00-13:00. FORUA, ERROMATARRAK DATOZ! Ibilbide geologikoa. Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.
– 16:30-17:30. KOSTALDEA ITSASONTZIZ. GAZTELUGATXE. Irteera itsasontziz Bermeoko portutik Gaztelugatxeko Donienera, kostaldeko inguru naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko. Adin guztiei zuzendua. Tarifa orokorra: 12€; tarifa murriztua 4tik 12 urtera: 7€; 4 urtetik behera doan.