Ekoetxea Urdaibaiko ekintzak (Busturia)
'Hegaztia erlearekin' argazkia, Sergio Gonzalezek ateratakoa – 09:00-12:00. ITSAS HEGAZTIEN BEHAKETA MATXITXAKOKO BEHATOKITIK. RAM (ugaztun itsastarren behaketa sarea) proiektuaren baitan eta Lurgaia fundazioaren eskutik, etor zaitez gure kostaldeko fauna ezagutzera. Adina: 12 urtetik aurrera. Tarifa: Doan. Abiapuntua: Matxitxako behatokiko parkinga.
– 09:30-14:00. ZETAZOAK 10etan. Bizkaiko golkotik igarotzen diren zetazeoak behatzeko, irteera gidatua itsasontziz. Adina: 7 urtetik aurrera. Tarifa orokorra: 40€ / Tarifa murriztua (12 urtetik behera): 28€.
– 10:00-13:30. PR-BI 174 ILLUNTZAR. URDAIBAIKO BEGIRATOKIA. Ibilbide gidatua. Adina: 10 urtetik aurrera. Tarifa: Doan. Abiapuntua: Nabarnizko eleiza parean.
– 17:00-18:15. EKOETXEA URDAIBAI, BIOSFERA ERRESERBA. biodibertsitatea eta biosfera erreserba bat zer diren eta Urdaibaiko ezaugarri propioak ezagutzeko bisita gidatua. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.
– 20:00-22:00. FAUNA BASATIAREN BEHAKETA. Landa eremuan kokatutako etxola batetatik (Hide), inguruan daukagun fauna basatia behatu ahal izango duzu (basurdeak, azeriak, azkonarrak, urtxintxak, orkatzak etab.). Adina: 16 urtetik aurrera. Talde mugatuak. Tarifa: 9€.