Ekoetxea sareak antolatutako hondakin-bilketa
Ekoetxea sareak hondakin bilketak antolatu ditu ekaineko bigarren astebururako. Ekoetxea Urdaibaik Bermeoko Izaro Sub klubagaz elkarlanean egingo du ekainaren 10ean (zapatua), 10:00etatik 14:00etara. Gero, batutako mikroplastikoen analisia eta diagnostikoa egingo dute, 15:30ean.
Busturialdean 5 aukera daude: Gaztelugatxeko Doniene, Bermeoko portua, Busturia, Oka ibaia eta Murueta.