XI. Demikuko mendi martxa egingo dute otsailaren 11n. 08:30ean ibilbide luzea (25 km) egiten dutenak aterako dira eta 10:00etan ibilbide laburra (12 km) egiten dutenak. Bermeoko Demiku auzoko inguruetako zelai eta basoetatik mendi martxa egin eta inguruetako pasaiez gozatuko dute.