Dantza irlandarrak (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Irlandar taldearekin harremanetan jarri dira Urdaibai Kantaguneko kideak. Domekan, beraz, Astrako sarreran irlandar dantza batzuk irakatsiko dizkiote hurbiltzen den orori. Urdaibai Kantaguneak esan duenez, dantza horiek ikasi nahi ditu, apirilaren 29an Irlandara doazelako eta Corkeko Jaialdian parte hartuko dutelako, folklore ez lehiakorraren kategorian. Gainera, parte hartzea dohainik dela nabarmentzeaz gain, euria egitekotan, ekimena Astra barruan egingo dutela gogoratu dute.