Dantza garaikidea: 'Esku-harriak-Oteizaren (H)aria' (Gernika-Lumo)
Mugmun Laborategiak Esku harriak-Oteizaren (H)aria (dantza garaikidea) dakar Gernika-Lumora. Irailaren 21ean (zapatua) eskainiko dute Lizeo antzokian, 20:30etik aurrera (sarrera: 12 euro/ 9 euro).
Ikuskizun hau Jorge Oteiza artista polifazetikoak ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio bat da. Era honetan, artista oriotarraren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraiki nahi izan dute, artistak landu zituen hainbat kontzeptu eta elementuri. Horretarako baliabide metaforikoak erabili dituzte taldekideek, batetik mugimenduak eta musikak eskaintzen dituztenak, eta, bestetik, eszenografia iradokitzaileak eskaintzen dituenak.
Fitxa:
Egilea: Beñat Ralla Yusta & MugMus Laborategia
Zuzendaria: Beñat Ralla Yusta
Koreografia: Beñat Ralla Yusta & Eneko Balerdi Eizmendi
Dantzariak: Jone Amezaga del Frago, Ioritz Galarraga Capdequi
Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
Hitzak: Amets Arzallus Antia