'Cosa' ilusionismo tailerra (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Cosa ilusionismo tailerra eskainiko du Macarena Recuerda Sepherdek Gernika-Lumoko udal liburutegian. Urriaren 20rako [barikua] jarri dute hitzordua, 17:30ean.
Tailer honetan pertzepzio-irudiak ikertuko dituzte eszenografiaren ikuspegitik. Horretarako, gorputza beste material bat bezala landuko dute, atrezzo bihurtu arte. “Irudi abstraktuak landuko ditugu eta artista batzuk berrikusiko ditugu erreferenteen mapa bat egiteko”. Jokoaren bidez eta eszenografia eta jantziak eraikiz, arte garaikidearen zenbait mugimendu diseinatu, pentsatu eta ezagutuko dituzte.
7 eta 10 urte bitartekoentzako tailerra izango da, eta gehienez 15 pertsonak parte har dezakete.