Copernika jaialdiari buruzko erakusketaren inaugurazioa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Copernika Aftermovie erakusketa inauguratuko dute abenduaren 9an (barikua), 19:00etan, Elai Alai aretoan.
Azaroaren 19an eta 25ean udalerrian egin zuten bideo-sorkuntza musikalerako jaialdia da Copernika, eta esperientzi hori irudikatu nahi duen bideoinstalazioa da gaur inauguratuko dutena. Hainbat pantailatan, ekitaldiaren laburpen-bideo bat jaso dute, «bertan aurkeztutako lanak eta unerik onenak» batuta.