Bizkarsoro filmaren proiekzioa (Mundaka)
Mundaka. Bizkarsoro filmaren proiekzioa egingo dute martxoaren 17an [domeka], Tribisarrospe Kultur Etxean, 18:00etan.
Bizkarsoro izeneko herria da filmaren epizentroa, eta galdera baten inguruan dago ardaztuta: Nola desagertzen da hizkuntza bat?. Filmean zehar, bost atal edo mugimendu eta beste bost data bereiz daitezke: 1914, 1921, 1940 eta 1966. Guztiek puzzle baten antzekoa osatzen dute elkarrekin: batetik, existitzen ez den herri batena; bestetik, hizkuntzarena berarena.