Bizkargi Eguna (Muxika)
Muxika. Bizkargi Egunean bilduko dira maiatzaren 3an (domeka), 11:00etatik aurrera, Bizkargin. Egun guztirako egitaraua prestatu du Bizkargi Gogoratuz elkarteak.
EGITARAUA.
11:00. Soinutxikie taldeagaz, triki-kantu-dantzan.
11:30. Meza, ermitan, Santa Kurtzeren omenez.
12:00. Memoria ekitaldian bidluko dira, eta gaia Bizkargiko gudariei laguntzen ibili ziren Muxikako sei emakumeen historia izango da. Onintza Enbeitak zuzenduko du saioa.
Gero. Jon Idigorasen jaiotzaren 90. urteurrena gogoan izango dute, Tasio Erkiziagaz.
Ostean. Adarra, txalaparta eta alboka, eta gero, Eneko Larruzeagaz kantaldia.
Jarraian. Larrabetzuko Bizkargi Danta Taldearen ikuskizuna.
Gero. Etxanoko Nagusiaren ongietorria eta esker ona.
12:45. Bertsolariak: Ibai Amillategi, Onntza Enbeita eta Txiplas.
13:00. Erromeria Porrurik bez elektrotxarangaren eskutik.