Bizkargi Eguna (Muxika, Morga)
Bizkargi Gogoratuz Elkarteak domekarako hitzordua jarri du. Izan ere, beste urte batez, Larrabetzuko, Muxikako, Morgako eta Zornotzako lurretan dagoen mendira igoko dira herritarrak domekan.
Maiatzak 7. (Bizkargi gogoratuz elkartea).
11:00. Soinu Txikie taldeak girotuko ditu ermitaren inguruak.
12:30. Ekitaldia egingo dute Patxi Jaka Bikandi gudaria gogoratzeko. Adarra, txalaparta eta alboka joko dituzte. Larrabetzuko Bizkargi Dantza Taldeak parte hartuko du ekitaldian. Etxanoko Nagusiari ongietorria egin eta txuzoa sartuko dute.
Ondoren. Bertsolariak egongo dira: Etxahun Lekua, Onintza Enbeita eta Xabier Arriaga Txiplas.
12:50. Aiko taldearen erromeria.
13:30. Eneko Larruzearen kontzertua.
16:30. Erdu Muxikeko gazteek elektrotxaranga antolatu dute Gorozikako frontoian.