Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera joateko autobusa (Muxika)
Muxika. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala abenduaren 15ean jokatuko dute Bilboko Miribillan, eta Muxikatik bertara joateko autobusa egongo da, udaleko Kultura Sailak jarrita. 15:30ean irtengo da Kurtzerotik, eta Ariatzan eta Zugastietan ere batuko ditu herritarrak.
Abenduaren 12ra arte izena eman daiteke liburutegian (16:00-20:00): 645 00 66 63 edo liburutegia.muxika@bizkaia.org. 3 euro ordaindu behar dira, eta muxikarrek dute lehentasuna.