Bigarren eskuko azoka Lurgorrin (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Bigarren eskuko azoka egingo dute Lurgorriko parkean, 10:30etatik 15:00etara, domekan (apirilak 21). Azokaz gain, ekintza desberdinak izango dira goizean zehar.
11:00etan, zirko tailerrean batuko dira hurbildutakoak, eta 12:00etan Swing dantza ikasteko aukera eskainiko da. Horrez gain, goiz guztian zehar musika eta zozketak egingo dira. Gainera, hazitokik jarritako mahai solidarioa egingo da.
Azokan saldu nahi duenak izen eman beharko du lurgorri.gizarteetxea@gmail.com helbide elektronikora mezua bidaliz. Dohaintza bat egin beharko da.