Bertso-triki pintxo-potea (Muxika)
Muxika. Bertso-triki pintxo-potean elkartuko dira muxikarrak ekainaren 13an (zapatuan), 18:30etik aurrera. Kurtzeon jarri dute hitzordua, baina bertaratzeko tiketak Zubieta-Errotako liburutegian eros daitezke, baita 645 00 66 63 telefonora deituta, 10 eurotan.