Bertso saioa Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagagaz (Natxitua)
Ea. Beste urte batez, Natxituko Jai Batzordeak azarorako programa zabala dakar. Abenduaren 7an (zapatua), 21:00etan hasita, bertso saioa Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagagaz Bolatokian.
80 pertsonako edukiera mugatua egongo da, eta bertaratzeko izena eman beharko da abenduaren 1a aurretik, Bolatokian.
Azaroa jardueraz bete dute Natxituan
EGUTEGIA:
- Azaroak 9, zapatua. 20:00etan, umorezko bakarrizketen Stand Up ikuskizuna, Bolatokian.
- Azaroak 10, domeka. Haizeder Trail Ibilaldia 10:00etan eskolatik irtenda.
- Azaroak 15, barikua. 21:30ean, Laga Jam kontzertua, Bolatokian.
- Azaroak 16, zapatua. 10:00etan, Jon Zamalloa geologiarekin Lapatzan ibilbide gidatua.
- Azaroak 17, domeka. 17:30ean hasita, umeentzako pelikula eta palomitak, Bolatokian.
- Azaroak 21, eguena. 18:30ean, Txontxongilo emanaldia Bolatokian: Remo di Flippo talde italiarraren eskutik.
- Azaroak 23, zapatua. Talo jana eta sagardo txotxa, 13:00etan, Bolatokian.
- Azaroak 24, domeka. 12:30ean hasita, gitarra jo eta kantuz, Iñigo Lopez artistagaz.
- Azaroak 30, zapatua. 17:00etan, Mus Txapelketa Bolatokian.
- Abenduak 7, zapatua. Bertso afaria Maialen Lujanbiogaz eta Unai Iturriagagaz, 21:00etan, Bolatokian.