'Bermeoko historia, baliabide eta hausnarketa' hitzaldia, Bitor Uriartegaz (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko historia, baliabide eta hausnarketa hitzaldia emango du Bitor Uriarte historialariak otsailaren 9an (eguena), 19:00etan, Bermeoko Kultur Etxeko Gaztelekuan.
Bermeoko historiaren laburpen txiki bat egin eta bertoko ondarea zaindu eta balioan jartzeari buruz berba egingo du: Bermeoko Alde Zaharra, Gaztelugatxeko Doniene… Informazioa eman eta herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko aukera egongo da.