Berbalagunen uda aurreko topaketa (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Berbalagunek uda aurreko topaketa deitu du ekainaren 12n [barikua], 14:00etan, Lameran. Ohi legez bazkaltzeko batuko dira: 15:30ak aldera joko dute Kofradia Berrirantz. Menuaren prezioa 20 eurokoa izango da, eta aurretik izena ematea eskatu dute: 607 60 95 80. Ikasturtean zehar Berbalagunen ekintzetan parte hartu edo ez, denak izango dira ondo etorriak; ipini duten baldintza bakarra euskaraz hitz egitea da.