Bat Ez Da Gitxi jaiadia Astran (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Hamargarren Bat Ez Da Gitxi elkartasun jaiak hartuko du Astra azaroaren 25ean (zapatua), 21:00etatik aurrera. Unzuk, Gorkitak eta The Cream taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.
Urte luzez antolatutako jaialdiaren helburua beti izan da laguntzea, eta aurten ere, helburu nagusi horri eutsiko diote. Hain zuzen ere, duela hamar urte inguru hasi ziren musika jaialdia antolatzen, “gehien behar dutenei laguntzeko asmoz”, eta ez dute etenik izan. Gutxi eginda ere, asko eman daitekeela erakutsi dute antolatzaileek.