Basoen Eguna. Zuhaitz landaketa (Muxika)
Muxika. Urretxindorra Guraso Elkarteak eta Lurgaia Fundazioak antolatuta, Basoen Eguna: Zuhaitz landaketa eta hitzaldia, martxoaren 25ean (zapatua).
- 09:30. Gerekizeko aterpetxe ondoan batuko dira, km 1 oinez egingo dute landatze eremuraino.
- 13:30. Mokadutxo bat denontzako.
- Oharra: Izen ematea beharrezkoa da parte hartzeko. Martxoaren 16a (eguena) da izena emateko azkenengo eguna. Horretarako, ige.ampa.urretxindorra@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzi behar da. Heldu zein ume eta gaztetxoen izen-abizenak eta adina zehaztu behar dira.