Azoka Berezia: Gernikako piperra (Gernika-Lumo)
Urteko bigarren Azoka Berezia egingo dute uztailaren 6an (zapatua) Gernika-Lumoko Merkatu plazan, 09:00etatik aurrera. Gernikako piperra izango da protagonista.
Horrez gain, gazta, euskal ogia eta pastela, patea, gildak, ardoa, likoreak, mermeladak, bizigarriak eta artisau produktuak ere salgai jarriko dituzte salmahaietan.