Auzolana, Astran (Gernika-Lumo)
Datozen egunotarako hiru deialdi egin dituzte Astran. 2019-2020 ikasturtea hasteko, auzolanak egingo dituzte irailaren 14an (zapatua) 10:00etan hasita. Astelehenean (irailak 16) irekiko dute kulturarako fabrika soziala, eta orain arte moduan, 16:30etatik aurrera egongo da zabalik egunero. Irailaren 18rako (eguaztena), berriz, I. kudeaketa egiteko hitzordua jarri dute. 19:00etan elkartuko dira.