Asteburu feminista Astran (Gernika-Lumo)
Screenshot Gernika-Lumo. Enbatak, martxoaren 6tik (barikua) 8ra (domeka) bitartean, Gernika-Lumo feminismoz bustitzeko egitaraua prestatu du. Gazte feministek asteburu osorako plana prestatu dute M8 egunaren bueltan, argi adierazteko Gernika feminista izatea dela beraien helburua. Hala, eskaintza politikoa eta aisialdia uztartuko dituzte asteburu osoan zehar Astran.
EGITARAUA.
Martxoak 6, barikua.
18:00. Militantzia ez-mistoaren beharra eta erronkak gaur egun hitzaldia, Astran.
Ostean. Afari merienda.
Martxoak 7, zapatua.
12:30. Totebag tailerra.
14:30. Bazkaria, 3 eurotan.
Gero. Bingo musikatua.
17:30. Grafitti tailerra.
20:00. Maren eta Uguzneren kontzertu akustikoa.
Ostean. Dj gaua: Kinkiruki eta Alloxelets.
Martxoak 8, domeka.
13:00. Mobilizazioa, Merkuriotik.