Arreta gaitasunaren erronka aztergai (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia eta hezitzaileentzako hitzaldiak antolatu ditu Gernika-Lumon, guraso zein hezitzaileei haur eta nerabeen ongizaterako gakoak eskaintzea helburu hartuta. Hala, urtarrilaren 24an (zapatua), Astran, 13:00etatik 13:00etara artean eta gaztelanieraz, arreta gaitasunaren erronka izango dute ardatz. Izan ere, Gregorio Monterio mediku psikiatrak pantailen erabileraren ondorioz haur eta nerabeen arreta gaitasunak lantzeko helduek dituzten erronkei buruz berba egingo du.
Hitzaldi horiek Mankomunitatearen osasunaren eta prebentzioaren arloan familia, hezkuntza eta eremu komunitarioan gauzatuko diren ekintza eta programa ezberdinen artean kokatzen dira.