Arkeologia Jardunaldiak (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Astelehenetik (azaroak 10) zapatura (azaroak 15) bitartean egingo dituzte Agiri Arkeologia Elkarteak antolatzen dituen Urdaibaiko Arkeologia jardunaldiak. Bi urtean behin prestatzen dituzte, eta aurtengo 27. ekitaldian, Andoni Saenz de Buruaga arkeologoa omenduko dute, euskal historiaurrea aztertzen eta Saharar Herriaren bilakaera kulturala ezagutzen egindako lanagatik. Era berean, jardunaldiak Agiri Arkeologia Elkartearen 40. urteurrena gogoratuko du.
EGITARAUA.
Astelehena, azaroak 10
18:30. Harri eta esku artean: historiaurrea makroerabileraren bidez esploratuz izeneko hitzaldia, Selina Delgado Raack ikerlariagaz, kultur etxeko aretoan.
Martitzena, azaroak 11
18:30. Arkeogenetikaren iraultza: historiaurreko gizarte-antolamenduari buruzko ebidentzia berriak saioa, Iñigo Olaldegaz, kultur etxeko aretoan.
Eguaztena, azaroak 12
18:30. Alvaro Arrizabalagak gidatuta, Jose Migel Barandiaran: erbesteko urteak hitzaldia, kultur etxeko aretoan.
Eguena, azaroak 13
18:30. Andoni Saenz de Buruagari buruzko dokumentalaren proiekzioa: Kultur Ondarea eta Mendebaldeko Sahara: ikerketa eta elkartasuna.
Zapatua, azaroak 15
09:30. Agiri Arkeologia Elkarteagaz, irteera Oizera.
Andoni Saenz de Buruaga arkeologoa omenduko dute 27. Arkeologia Jardunaldietan