Argi Baltza Jon Lopategi omenaldia (Gernika-Lumo)
Argi Baltza Jon Lopategiri omenaldia hartuko du Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak, urriaren 27an (domeka), 18:00etan hasita.
Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke herriko Auzokoa Tabernan, BBKren orotarako kutxazainetan edota online bidez ( https://tickets.kutxabank.es/). 10 eurotan daude salgai.
Jon Lopategiren eskola zein plazatan hurrekoak izandakoak igoko dira oholtzara. Bertsoak eta beste zenbait modalitate uztartuko dituzte saioan. Xabi Paya da saioaren gidoigilea eta aurkezlea. Jabi Arriaga Txiplas, Juan Mari Areitio, Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Etxahun Lekue, Fredi Paya, Jone Uria eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan. Horiekin batera honako gonbidatu bereziak ere egongo dira: Mikel Urdangarin, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Josu Zabala, Xabier Amuriza eta Josu Goikoetxea.