Arabara eta Nafarroara irteera (Mendata)
Mendata. Arabara eta Nafarroara irteera, Birgala, Saraguda eta Pradejon bisitatzeko, uztailaren 29an (zapatua), 08:00etan Elexaldetik irtengo dira.
11:0etan Sartagudan kontserbera bat bisitatuko dute (Esparragoen, berduren, fruten… dastaketagaz), eta ostean, perretxiko eta txanpiñoien ekoizpen kate bat ikustera joango dira. Gero, berriz, upategi bat bisitatuko dute. 15:30ean Sartagudan bertan bazkalduko dute, eta arratsaldean Gasteizen egongo dira. 22:30ak aldera Mendatara bueltatzea aurreikusi dute, hala ere, eguraldiaren arabera bueltarako ordutegia aldatu ahalko dutela jakinarazi dute.
Izen ematea. Udaletxean izena eman behar da, astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara, eta uztailaren 26a (eguaztena) da izena emateko azkenengo eguna. Erroldatutakoek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta erroldatuta ez daudenek 20 euro (gainontzekoa udalak ipiniko duela esan dute).