Anton Gandariasen hitzaldia (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Busturiko Anjel Lekuona gudariari buruzko Anton Gandariasen hitzaldia urriaren 20an (barikua), 19:00etan, Aretxederreta Kultur Etxean.
Gandariasen osaba zen Lekuona 36ko gerraren ostean Frantzian erbesteratuta egon zen, eta Frantziatik deportatu ondoren, Txekiako Errepublikako Hradistkonen Hirugarren Reicheko kontzentrazio-esparruan preso zegoela, 1945eko apirilaren 10ean fusilatu zuten.