'Andrak Erramutan' dokumentala eta solasaldia (Bermeo)
Bermeo. Andrak Erramutan dokumentala eta solasaldia, ekainaren 13an (barikua), 17:30ean, Kabidxen. Proiektuaren berri ere emango dute Ondarroako taldekoek.
Andrak Erramutan talde feministakoek aurten Ondarroa-Bilbo-Bermeo-Lekeitio-Ondarroa itsasaldia burutuko dute, uztailaren 4 eta 6 bitartean. Honela, 45 urtetik gorako andrak ohikoa ez dena erakutsiko dute: sasoiko emakumeak arraunean; hau da, kirola egiten eta itsasoa hartzen.
Antolatzaileak: Andrak Erramutan eta Bermeoko Mugimendu Feminista
Laguntzaileak: Kabidxe eta Bermeoko Udala