Alkoholismoari buruzko hitzaldi eta solasaldia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Elai Alai Aretoak alkoholismoari buruzko hitzaldi eta solasaldia hartuko du urriaren 7an. Ondorengo hizlariek parte hartuko dute: Felipe Diez Blanco (medikua), Iranzu Gonzalez Llona (psikiatra) eta Maider Altonaga (gizarte langilea). Gainera, Busturialdeko Alkoholiko Anomimoetako eta Al-Anon senideen taldeko kideek ere euren esperientziak elkarbanatuko dituzte. Doako sarrera edukiko du.