Alakrana I. Jaitsiera: Urdaibai Basque Reserve (Murueta/Mundaka)

Murueta – Mundaka. Alakrana I. Jaitsiera: Urdaibai Basque Reserve egingo dute martxoaren 23an [zapatua]. Muruetan hasi eta Mundakan amaituko duten jaitsiera 16:30ean hasiko da.
Bi ibilbide egongo dira: laburra San Antonioko hondartzatik aterako da, luzea, berriz, Muruetako ontziolatik. Traineruak hiru mailatan banatuko dira: senior mutilak (6.000 metro), senior neskak (4.000 metro) eta beteranoak eta mixtoak (4.000 metro).
Parte hartu nahi duten taldeek mundaka.at@gmail.com helbide elektronikora idatziz izena emateko aukera dute.