23. Nekazal Azoka (Mendata)
23. Nezakal Azoka egingo dute Mendatan, domekan (irailak 8). Azoka gunean, gainera, euskal oiloen erakusketa egingo dute.
Ortuariak, gazta, txakolina, euskal pastela, eztia, ogia, kontserbak, landareak… dastatzeko edota erosteko aukera egongo da. Hain zuzen, 21 ekoizle eta hamabost artisau (eskulanak, bitxigintza, larrugintza, euskal jantziak,
egur lanketa, euskal panpinak, euskal pilotak, osagarriak, zeramika) bertaratuko dira Mendatara.
Horrez gain, makinaria erakusketa eta abel erakusketa (zaldiak, behorrak, poniak,
astoak, ardiak, ahuntzak…) ere egingo dituztela jakitera eman dute udal ordezkariek. Gainera, Gorriti eta bere animaliak ere egongo dira ikuskizuna emateko prest.
Bestalde, 12:30etik aurrera norgehiagoka ikusgarria eskainiko dute. Paresiko Iturbe Anaiak eta Muruetako Kamiñoko Erretegiaren ordezkariak idi proban arituko dira.
Jan-edanik ez da faltako. Talo eta txorizo dastatzeko aukera eskaintzeaz gain, txerria burdintzian egindako pintxoak jan ahalko dira, 12:30etatik aurrera.