Udalerriaren mugak bertatik bertara errepasatuz
Argazkia: Gernikazarra Historia Taldea Gernikazarra Historia Taldeak antolatuta, eta bertako kideek gidatuta, Gernika eta Lumoren mugak berresteko ibilaldian elkartu ziren herritarrak, domekan [urtarrilak 11]. 1882. urteko urtarrilaren 8an batu ziren gaur egun Gernika-Lumoko udalerria osatzen duten bi herriak, eta Gernikazarra Historia Taldeak urtero egun horren bueltan antolatzen du mugak berresteko irteera.
5 kilometro inguruko ibilbidean, mugak bertatik bertara ezagutzeaz gain, besteak beste, Lumoko udaletxean zegoen lekuan egin zuten geldialdia, Batzarretxearen inguruan, eta Lumoko txokoan, berriz, hamaiketakoan elkartu ziren.

Argazkia: Gernikazarra Historia Taldea