Janire Arrizabalga eta Bittor Altube txapeldun, Bertsolari Gazteen BBK Sariketan
B mailako finala irabazi dute, Bizkaiko Kopla Gaztiek taldea osatuz. Finala Irune Basagoitiren eta Maider Altunaren aurka jokatu dute, Zornotzan.
Bizkiako Kopla Gaztiek taldeko kideak. Azaroaren 3an abiatu zen Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketa heldu da amaierara, lau kanporaketa eta bi finalaurrekoren ondoren, eta bertan distiratu du Janire Arrizabalaga gernika-lumotarrak. B mailako finalean nagusitu zen atzo [abenduak 4], Zornotzako Zelaieta Zentroan, Bittor Altube abadiñarrarekin Bizkaiko Kopla Gaztiek taldea osatuta.
Arrizabalagak eta Altubek Zerobi taldeko Irune Basagoiti (Ermua) eta Maider Altunari (Arrigorriaga) irabazi zieten norgehiagokan; antolatzaileen esanetan, “giro ona” sortu zen finalean, bai oholtzan bai ikusleen artean.
Aipamen berezia jaso zuen Iradi Barrenetxeak, kantakera onenaren saria eskuratuta. Sariketan parte hartu zuten Lea-Artibaiko bertsolari gazteek ere lan txukuna egin dute; besteak beste, A mailako finalean aritu ziren Haizea Rotaetxe (Markina-Xemein), Malen Ibarzabal (Ziortza-Bolibar) eta Jon Abasolo (Munitibar), Oizpeko Pantolluk taldearekin, eta txapela eskuratu zuten.

Finaleko bertsolariak.