Gizon bat hil da Bermeon, etxebitza batean piztutako sutean
Etxebizitzatik konorterik gabe zegoen 73 urteko gizon bat atera dute, eta osasun-langileek artatu badute ere, tokian bertan zendu da.
73 urteko gizon bat zendu da gaur [abenduak 2] arratsaldean Bermeon, etxebizitza batean emandako sute baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:30ak aldera herriko etxebizitza batean sute bat piztu denaren abisua jaso du Bermeoko Udaltzaingoak, eta larraldietako zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Profesionalek konorterik gabe zegoen gizona atera dute etxebizitzatik. Osasun-langileek artatu badute ere, ezin izan dute hura salbatzeko ezer egin, eta tokian bertan hil da.
Ertzaintzak gertakariaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu duela iragarri du.