Martxan da Berbalagunen udazkeneko lehiaketa
Abenduaren 12ra arte [barikua] parte hartu ahal izango da, galdetegia paperean zein Internet bidez beteta.
Martxan da Bermeoko Berbalagunen ikasturteko lehenengo lehiaketa, eta parte hartu gura dutenek abenduaren 12ra arte [barikua] izango dute galderak entzuteko aukera.
Aurreko urteetan egin legez, interesatuek antolatzailearen sare sozialetan zein blogean aurkitu dezakete galdetegirako esteka zuzena. Bestalde, galdera sorta eskuz betetzeko aukera ere egon badago. Galdetegia (Gizarte eta Kultura Etxea, liburutegia, euskaltegian… jaso eta bete ahalko da, eta, ostean, argazkia atera eta 607 60 95 80 telefono zenbakira bidali beharko da.
Jasotako erantzun guztien artean Bermeoko produktu sorta zozkatuko dute, abenduaren 12an. Irabazlearen izen-abizenak eta galderen erantzun zuzenak Bermeoko Berbalagunen eta egitasmoaren sustatzaileen sare sozialetan jakinaraziko dituztela iragarri dute antolatzaileek.