Bakardadeari buruz hausnartzeko jarduerak prestatu dituzte Herriz Herri programaren barruan
Bakardadeari buruzko murala sortuko dute bihar [azaroak 25].
Bakardade Ikusezina erakusketa Gernika-Lumora heldu da, eta gaurtik abenduaren 5era bitartean egongo da, Elai Alai aretoan. Orain dela sei urte sortu zuten, “adinekoen artean nahi ez den edo gura bako bakardadeaz gizartea kontzientziatzeko”, eta Ruben Orozco artista mexikarraren Mercedes eskultura hiperrealista da protagonista.
BBKren Herriz Herri programaren barruko erakusketa da, eta Gernika-Lumoko Udalarekin lankidetzan, bakardadeari buruz hausnartzeko beste bi jarduera egingo dituzte egunotan. Hain zuzen ere, bakardadeari buruzko murala sortuko dute bihar, 11:00etatik 13:00etara. Horrez gain, abenduaren 2an kafe-tertulian elkartzeko deialdia egin dute, 17:00etan.