Albacora armadore bermeotarraren atunontziari eraso egin diote piratek
Eraso saiakera zuzenean jakinarazi zieten agintariei, eta Albacoratik aditzera eman dutenez, atunontziak "normaltasun osoz" lanean jarraitzen du, tripulatzaile guztiak onik daudela ziurtatuta.
Intertuna Tres Albacora armadore bermeotarraren atunontziak piraten eraso bati aurre egin dio, Indiako Ozeanoko nazioarteo uretan. Albacora Taldeak jakinarazitakoaren arabera, lau pertsonak tripulatutako txalupa bat ontzia geldiarazten eta popatik urreratzen saiatu zen, “erasotzaileak pirata legez identifikatu zirelarik”.
Abordatze saiaketa azaroaren 2an izan zen, Somaliako kostaldetik 500 bat miliatara, tokiko orduko 17:45 inguruan. Tripulazioak dhow bat, tokiko ontzi tipiko bat antzeman zuen eta segurtasun protokoloak aktibatu zituzten, babes-maniobrak egiteagaz batera. Momentu horretan seguratasun guardiek ohartarazpen tiro batzuk bota zituzten, erasotzaileak uxatzeko helburuagaz, eta hortik inolako kalterik sortu gabe ihes egin zuten.
Eraso saiakera zuzenean jakinarazi zieten agintariei, eta Albacoratik aditzera eman dutenez, atunontziak “normaltasun osoz” lanean jarraitzen du, tripulatzaile guztiak onik daudela ziurtatuta.