Euriari aurre eginda, sanmartinetan murgilduta dabiltza foruarrak
Herriko zaindaria dute Foruan San Martin, eta jaiok giro herrikoian ospatzeko egitaraua atondu dute. Gaur [azaroak 8], Sustabiz eta Foruko Sokatira Taldearen eskutik, herri kirolen mundua gertutik ezagutzeko aukera izan dute herritarrek.
Sanmartinak eskualdeko hainbat txokotan ospatzen diren tradizio handiko jaiak dira, eta horregatik, udalerriek ez diote uko egin belaunaldiz belaunaldi ospatu izan dituzten festak antolatzeari. San Martin martitzenean [azaroak 11] ospatuko bada ere, foruarrek herriko zaindaria ospatzeko hiru eguneko egitaraua atondu dute.Ā
Atzo [azaroak 7] ekin zioten festari 36. Briska Txapelketan batuta, baina hitzordu nagusiak gaurkoa [azaroak 8] eta biharkoa izango dira. Gaurkoan euria ez da etxean geratzeko aitzaki izan foruarrentzat: txandala eta zapatilak jantzita, 10:00etan batu dira futbol zelaian, ezkondu eta ezkongabeen arteko futbol partidua lehiatzeko. Busti bustita eta basatzaz beteta amaitu badute ere, giro ona ets lehia osasutsua izan da nagusi zelaian.Ā
Herri kirolek hartu diote futbolari lekukoa, Sustabiz Fundazioaren eta Foruko Sokatira Taldeak erakustaldia eskaini baitute. Umeentzako herri kirol saio parte hartzailea atondu dute, eta txikieenak txinga eroatea, harri jasotzea, ingudea eta trontza bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Ostean, Foruko Sokatira Taldeko hamabost tiratzaileek, Zihara Zabala foruarrak, Leire Astoreka eta IƱaki Rafael gernika-lumotarrek eta IƱaki Vara bermeotarrak erakustaldia eskaini dute. Zabala eta Rafael harri jasotzaile lanetan aritu dira, Astoreka eta Vara, berriz, txokor batzean. Lanok bukatuta, trontza erakustaldia eskaini dute laurek elkarrekin.Ā
ĀĀĀĀĀVer esta publicación en InstagramĀĀĀĀĀĀĀĀĀĀĀ
Herri kirolak amaituta, igel txapelketarako hitzordua zuten foruarrek. Arratsaldera bitartean, atseden hartzeko tartea izango dute herritarrek. Gero, 18:00etatik aurrera, karta jokoan trebeak direnak udalerriko 29. Mus Txapelketan batuko dira, Foruko Tabernan.Ā
Azoka eguna, bihar.Ā
Biharko ere goizetik iluntzera arteko egitaraua izango dute aurretik. 11:00etatik aurrera 23. Foruko Nekazaritza eta Eskulagintza Azokak egingo dute, eta bertaratzen direnek ortuariak, artisauak eta bestelako produktuak erosi eta dastatzeko aukera edukiko dute.Ā Meza ostean, gainera, Urdaibai Dantza Taldearen emaldiaz ere gozatzeko aukera edukiko dute.Ā
Briska eta mus txapelketak pasata, Tute txapelketa izango da bihar arratsaldean elkartzeko aitzaki. 17:30etik aurrera izena emateko aukera egongo da, Foruko Tabernan.Ā
Astelehenean atseden hartuta, San Martin egunez meza entzuteko batuko dira foruarrak, martitzenean.Ā