'Go!azen' telesailaren 12. denboraldiaren estreinaldia egingo dute Busturialdean
Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldia estreinatuko da datozen egunetan ETB1en, baina aurretik, aurrestreinaldiko saioak egongo dira Busturialeko udalerrietan; hain zuzen ere, Ean, Mundakan, Ajangizen eta Bermeon. Uemak eta ETBk daukaten akordioaren bitartez, Ueman dauden udalerrietan proiektatuko da lehen atala.
Etzi [barikua] Busturialdeko hiru herrietan egongo da aurrestreinaldia ikusteko aukera. Natxituako Bolatokian, 20:00etan; Mundakako Gaztelekuan 18:30ean; eta Ajangizko Kutur etxean, 19:00etan.
Bermeon, ordea, zapatuan [azaroak 8] eta domekan [azaroak 9] egongo da atala ikusteko aukera, Nestor Basterretxea aretoan, 11:00etan eta 12:30ean.