Haur eta gurasoen arteko "lotura afektiboak indartzeko" ikastaroa eskainiko dute
6 eta 36 hilabete bitarteko haurrei zuzendutako 'Txilipitxeruek' matro-igeriketa ikastaro berria eskainiko du Areneko kiroldegiak azarotik aurrera. Interesdunek dagoeneko zabalik dute izen emateko aukera.
Bermeoko Areneko kiroldegiak Txilipitxeruek matro-igeriketa ikastaro berria eskainiko du azarotik aurrera. 6 eta 36 hilabete bitarteko haurrei zuzendutako uretako jarduera da, eta helburua ez da haurrak igeri egiten ikastea, guraso eta haurren arteko “lotura afektiboa indartzea” eta haurrak “urarekin kontaktu positiboa” izatea bainpo. Hala, nahitaezkoa izango da saio guztietan haurragaz batera guraso edo zaintzaile batek parte hartzea. Interesdunek dagoeneko zabalik dute izen emateko aukera Bermeo Kirolak Apparen bidez, web orrialdean edo salmenta-makinetan.
Bermeoko Udaletik azaldu dutenez, Txilipitxeruek makro-igeriketa ikastaroak haurra estimulatzen du, bere garapen fisiko eta emozionala sustatuz: “Umeak kanpoan ez daukan mugimendu askatasuna lortzen du uretan”. Iragarri dutenez, saioeatan hainbat ariketa eta joko egingo dituzte, haurrak ingurune “lasai eta seguruan” aritzeko. Gurasoak gidatuko dute umea jardueretan zehar.
Hamaika onura.
Nabarmendu dutenez “asko” dira ikastaroak haurrengan dituen onurak, guztiak ere ongizate orokorra eta lotura emozionala sendotu bidean: arnasketa aparatua hobetzen da, gihar-indarra eta garapen psikomotorea sustatzen dira, haurren erlaxazioan laguntzen du eta gosea pizten du.
Saioak martitzen eeta eguenetan egingo dira, eta 30 minutuko iraupena izango dute: 16:15etik 16:45era. Igerilekuko ura, gainera, 20 eta 32 gradu artean mantenduko da, “haur txikientzako tenperatura egokia bermatzeko”.
Zehaztu dutenez iaz Areneko kiroldegiko igerilekuetan egindako berrikuntza teknikoek ahalbidetu dute jarduera hori aurrera eramatea; izan ere, igerileku handia eta ertaina “zirkuitu autonomoetan” banatu zituzten, eta horrek igerilu bakoitzeko ura tenperatura ezberdinetara jartzea posible egiten du: “Horrek aukera eman du jarduera bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako baldintzak eskaintzeko eta ekimen berritzaileak martxan jartzeko”.
“Pauso garrantzitsua”.
Udal arduradunek azpimarratu dutenez ikastaro hau “pauso garrantzitsua” da herritarren ongizatearen eta kirol eskaintzaren dibertsifikazioaren bidean: “Areneko kiroldegiko instalazioek gaur egun eskaintza duten egokitzapen teknikoari esker, mota honetako jarduera berriak eskaini ahal ditugu, umeen eta gurasoen arteko esperientzia aberasgarriak eskainiz”.